XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zinema eta teatroa Ez da aintzinatea euskaldunon ardura bakarra; oraingo arazoez ere arduratzen gara; argi ageri da hori zinema eta teatrorako dugun zaletasunean.

Euskal Herrian Zinemaldi asko dago, baina bi dira ezagunenak: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia eta Bilboko Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldia.

Teatrorako ere zaletasun handia dago, eta horretaz talde ugari dago bai euskaraz eta bai gaztelaniaz ere.

Teatro talderik ezagunenetako bat Karraka taldea da.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia.

Gastronomia Euskal sukaldaritza oso aberatsa, gozoa eta estimazio handikoa da.

Euskal Herriko jateko berezi batzu gaur egun mundu guztira zabaldurik daude.

Euskal sukaldaritzak arraina eta barazkiak asko erabiltzen ditu.

Jaki ezagunenetako bat marmitakoa da; marinelen jaki hau patata eta hegaluzez prestatzen da; beste ezagun batzu txipiroiak, legatza, makailaoa, barazki-menestra eta porrusalda dira.

Gastronomi elkarte ugari dago; leku horietan lagunak bildu eta kalitate handiko jakiak prestatzen eta dastatzen dituzte.

Kirolak Euskal Herriko kirol batzu nekazaritzatik datoz: sokatira, harri-jasotzea eta gizon-proba (harria arrastaka eramatea), aizkol jokoa edo bola jokoa.

Beste batzu marinel bizitzatik datoz: arraunari dagokion guztia (traineruak, untzi arinak) edo belauntziak.

Pilota, eskuaz nahiz txisterarekin, atzerriko nazio askotan ere jokatzen diren kirolak dira.

Gaur egun, euskaldunok zaletasun handia diogun kirol modua futbola da.

Futbol-zale asko daude beren ekipoari zintzo eusten diotenak: Athletikari, Errealari edo Alavesari.

Estropadak Kontxan, Donostian.